Etorri dira, eta igaro ere bai, Kateko Pestak. Bertan hainbat ekintza izan dira ikusgai, baita parte hartzeko ere.
Ostegunean, San Inazio egunean, Idi probekin ekin genion jardunari. Honi sagardo dastaketak jarraitu zion, eta jende andana agertu zen bi ekintzetara. gauean, 12etan txerri harrapaketa izan zen. Ioritz eta Antti izan ziren azkarrenak, 10 segundu ingurutan harrapatu baitzuten. Bigarrenak, Lander eta Axier izan ziren, 12 segundutan. Horren ondoren, Unsain anaiekin dantzaldia izan zen, eta jende mordo bat aritu zen dantzan.
Hurrengo egunean txerri-harrapaketak eman zion hasiera jardunaldiari. jende ugari bildu zen bertan, eta ondoren umeek gozatu zuten eurentzat prestatutako jokuekin.Gauean, afaria izan zen, 40 bat lagun bildu ginelarik. Horren ondoren, Lortu talde gaztea izan zen.
Azken egunean mus-txapelketarekin hasi genuen eguna. 23 bikotek parte hartu zuten eta garaileak Pello eta Jon Kepa izan ziren, finalean Juanito eta Angelen aurka jokatu zutelarik. Toka txapelketan, berriz, Txintxo izan zen garaile, eta bertan ere 20 bat lagunek parte hartu zuten.
Gauean herriko gazteen emaldia egon zen, eta horrelaxe eman genion bukaera Pestei.
Gure eskerrik beroenak bertara inguratu eta parte hartu zenuten guztiei!
Aurten ere san inazio jaien etorrera ospatzeko datetan gaude. Gazte asanbladak antolatu dituen festa hauetan guztientzat ekintzak daude antolatuta, hona hemen prestatu dugun egitaraua:
Aurten ere San Juan bezperan akelarrea ospatu genuen Idiazabalgo gazteok. Urtero legez, poteo eder bat eta gero afari eder bat egin genuen Mujika jatetxean. giroa aparta izan zen, espero zen bezala. Sua piztu zen plazan, eta beste urteetan bezala Gazte Asanbladako kideok hainbat dantza egin genituen honen inguruan, istorioaren irakurketa eta sorginen konjuroekin lagunduta. jende andana bildu zen plazan, nahiz eta eguraldiak ez zuen asko lagundu.
Behin dantza bukatuta, gazte guztiok segurara joan ginen bertako festetaz gozatzera.
Idiazabalgo Gazte Asanbladako kideak aspalditik zekiten Atxurbin Iparra eta Eduardori eginiko omenaldiko harrian hasera batean jarri zen ikurrina desagertua zela.
Beraz, herriko gazte talde batek Atxurbirako bidea egitea pentsatu zuen, han falta zen hori jartzeko asmotan.
Martxoaren 27an izan zen irteera hau, eta Aste Santuetako beste egun askotan bezala, egun euritsua suertatu zen. Halere, gazteei kemenik falta ez zaienez, goizeko 11etan abiatu ziren herriko plazatik mendiruntz.
Dena esan beharrik ez dagoen arren, gehiena gustatu zena txabolara sartu eta beheko suaren aurrean orduak ematea izan zen.
Bi taldek jo zuten pasa den larunbatean, hilak 26, Idiazabalgo Gaztetxean, hain zuzen The Last strength eta Residuos sistematikos. Giro aparta jarri zuten bai batak eta bai besteak, eta herriko nahiz kanpoko hainbat gazte bildu ziren kontzertuetan. Esan beharra dago nahiko talde berriak direla, batez ere lehenengo aipatutakoa, eta jendearen esanetan “oso itxura ona eman dute” bi taldeek.
Atzo egin zuen Festa Batzordeak datorren urteko sanblasak antolatzeko azken bilera. Azken orduko aldaketarik ezean honakoa duzue 2008ko Idiazabalgo festen egitaraua.
URTARRILAK 25, ostirala
- II. Pop-Rock lehiaketa frontoiko tabernan.
“Euskal Y” eta Nafarroako Abiadura handiko trenaren arteko lotura aurtengo udan zehaztekoa bazen ere, 2008ko ekainean zehaztuko dela jakinarazi du Diario de Navarra egunkariak. Itxura guztien arabera Etxegaratetik pasa nahiko dute trena.